Itsasaldeko Izarra

Itsasaldeko Izarra

Lau lagun, amets bakarra eta adiskidetasun sendo eta mugagabea.

Sinossi

Elkarrengandik sekula aldentzen ez diren lau lagunen istorioa kontatzen du ipuin honek. Helburu komun bat dute: mundua aldatzea, pertsona guztientzat bidezkoagoa eta politagoa izan dadin. Horretarako, beren talentuak bilatzeko prozesu interesgarri batean murgilduko dira. Zertan dira onak? Zer dakite ondoen egiten? Laurek beren baitan bilatu, eta ametsak lortzeko dituzten gaitasunik nabarmen eta baliagarrienak aztertzen dituzte, aurkitu arte. Sofia da bilaketa horretan zalantza gehien dituena; baina, azkenean, ohartuko da beti begi bistan izan duela bizitzako eginkizunik garrantzitsuena: lagunak babestu eta betiko sostengatzea. Lau neskek beren talentuak nola batzen dituzten ikusiko dugu, eta beren ametsak lortzeko elkarrekin nola lan egiten duten.

BALOREAK

Ipuin honen bidez, lau lagunen arteko adiskidetasunaren boterea nabarmendu nahi da. Denbora eta espazioa gainditzen dituen botere eraldatzailea. Maitasuna, sororitatea, eskuzabaltasuna eta leialtasuna dira lau neskek defendatzen eta sustatzen dituzten balioetako batzuk, ELKARREKIN diseinatutako mundua aldatzeko amets horretan.

Collezione
La mirada de Daniel
Materia
Inteligencia emocional, Álbum ilustrado, Autoayuda y desarrollo personal, Lecturas en euskera o vasco
Lingua
  • Euskara
EAN
9788419904041
ISBN
978-84-19904-04-1
Depósito legal
SE 941-2023
Pagine
38
Larghezza
17 cm
Alto
24 cm
Edizione
1
Data di pubblicazione
26-06-2023
Tapa dura
€ 15,15
Sconto 5%€ 15,95