Elizabeth Cid

Elizabeth Cid

Haur Hezkuntzako irakaslea izanik, gero eta maizago ikusten ditut eskoletan aniztasun funtzionala duten haurrak. Gai hau sentsibilitatez eta normaltasunez bizi behar dugu. Nire helburua beti izan da ikasle guztiei erantzun egoki bat ematea, ahalik eta modu autonomoenean bizi daitezen.

Sare sozialen bidez izan nuen ipuinaren berri. Aukera izan nuen ipuinaren sortzailea, Hector, aurrez aurre ezagutzeko, eta haren ekarpena gure hizkuntzara hurbiltzeko beharra, desioa, nahia sentitu nuen. Proiektu honen helburua da Hectorri Euskal Herriko eskoletako ateak zabaltzea eta mugikortasun urria duten haur, gazte nahiz helduei ikusaraztea aski dela gogoa eta indarra ipintzea norberak bizitzan lortu nahi duena lortzeko.
Hemen duzue fruitua, zuen gozamenerako.